XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) idazlanen xerka bazterrak korritu ostean, prosagintza izan zen eskuartera egokitu zitzaidana (prosa lanei dagokienean espainieraz zein frantsesez kasik osorik baitugu Bukowski
Baina, Bukowskiren prosa lan guztiak ardoa lez irentsi eta, ni oraindik ere haren poesiaren egarri nintzen.
Ezin topa, haatik.
Bitxia da, izan ere, batik bat poesia idatzi zuen Bukowskiri elaberri eta narrazioen bitartez etortzea egun duen sona.
Esan beharrik ez dago beraren lan orijinalik nekez aurki daitekeela gure inguruan.
Hasierako poemak
Azken horrek, John Martin editore eta lagunaren esku, idazlan ezagunenak argitaratu zizkion 70eko hamarkadatik aurrera.
1994ko azaroan poema liburu bat oparitu zidaten, izenburu berezi xamarra zuena:
Charles Bukowskirena zen,
Ezustekoa pasa eta itzultzen hasi nintzen
Artikulu honen helburua
Saiatuko naiz laburra izaten eta nabarmentzen Bukowskiren edozein itzultzailek izan ditzakeen arazorik gatxenak nondik datozen.
Bukowskik poemetarako garatu zuen estiloa prosan ikus dakiokeen berbera da funtsean, batez ere imaginagintza grafikoari dagokionean.
Batzuetan (sarritan) badirudi mikronarrazio bat idatzi eta, aizto zorrotz batez lerrotan eta ahapalditan anarkikoki zatikaturik, harro-harro erakusten duela.
Eguneroko bizitzan irautea miraritzat hartzen zuen baina berak, dramatismotik ihes eginez, egunean eguneango materiale gordinari umorez heldu zion.
Giza kondizioa umorez eta komentario zorrotzez deskribatzea helburu zuelarik, Bukowskik beste elementu bat gaineratu zion bere poesiari: egia.
Berak usu aipatzen zuen gauza bat da egiaren kontu hori, zintzotasun poetikoarekin nahastuko duena, eta uste baino garrantzitsuagoa da, egia esatearena azken muturretara eramango baitu, bere bizitza literatura bihurtu arte,(...)